Zer gertatuko papela baso baten sartu eta uretan murgiltzen badugu?

Galdera:
Zer gertatuko papela baso baten sartu eta uretan murgiltzen badugu? ç

Hipotesia:
 Nik hasiera batean pentsatzen nuen papera bustiko zela, izan ere betidanik likido batean papelen bat sartzerakoan hau busti egiten da.

Materialak:
- Ontzi handi bat(urez beteta)
- Baso txiki bat
- Komuneko papera

Prozedura:
- Lehenengo, material denak eskuratu
- Ondoren, papela baso txiki horretan sartu
- Gero, baso horri buelta emanez, ontzi handira sartu
- Azkenik, basoa atera, eta bertatik papera atera

Bideoa:



Ondorioa:
Baso hori hutsik dagoela dirudi, baina ez. Airez beteta dago, eta aire honek presioa egiten du likidoarengan, horren ondorioz ez du uzten ura ontziko barrualdera heltzea. Aireak,  likidoan eragiten duen presioarengatik. Baina basoa, altuera handiagora sartuko bagenu, urak egiten duen presioa, presio hidrostatikoa, airearena gaindituko luke, ura basoan sartuz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula