Kontxako haur galduak




Kontxako haur galduak
Titulua: Kontxako haur galduak
Autorea: Seve Calleja
Itzultzailea: Iñaki Zubeldia
Argitaletxea: erein
Urtea: 2016

Istorio honen protagonista 5 neska-mutil edukiko ditugu, eta Donostiako Aste Nagusian zehar gertatuko da. Jai giroan ibiliko dira gure protagonistak. Dena hasiko da arratsalde lasai batean. Urkok, Ainhoak, Malenek, Denisek eta Felixek, Piraten jaia bizi nahiko dute hurbiletik. Hain hurbiletik nahiko dute esperientzia berri hau bizi, ustekabeko abentura bat bizitzera eramango dituela. Santa Klara-ko uhartera helduko dira, haien abentura horren bila, eta bertan aurkituko dituzten altxorrak, horiek babesteko konpromisoan ipiniko ditu. Haien eginkizuna betetzeko asmoarekin, lagunen arteko konfidantza, egoera desberdinei aurre egiteko modua, eta ikasitako baloreak erakutsi beharko dituzte, haien helmugara heldu nahi badute. Talde lana garrantzitsua dela ikusiko dute.


Niri liburu hau ez zait guztiz gustatu, abenturazko liburuak ez zaizkidalako gustatzen. Halere, gustatu ez arren, bigarren aukera bat ematerakoan, honek duen bigarren zentzua ikusi dut konturatu naiz lagunak edukitzea, edo talde lana zein garrantzitsua den, eta hori da gehien gustatu zaidana. Horrelako istorio baten bitartez, liburu honek esan nahi duena benetan aipagarria da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula